Komunitatea: partekatu, elkarlanean aritu eta konektatu beste erakunde batzuekin

Social Power Komunitatea sare sozial bat da, gizarte zibil antolatuaren arteko konexioa, elkarlana eta aliantzak sustatzeko sortua, aldi berean nor garen eta zer egiten dugun balioan jarriz.

Topagune bat da erakundeentzat, kolektiboentzat, mugimendu sozialentzat, herritarren plataformentzat eta bestelako antolaketa sozialentzat, guztiok giza eskubideen sustapen, babes eta defentsan egiten dugun lanak batuta.

Espazio zibikoa murrizten ari den eta eskubideek atzera egiten duten garai honetan, Komunitatetik espazio komun bat eraikitzen dugu elkartzeko, koordinatzeko eta eskubideen aurrerapena bultzatuko duten aliantzak ehuntzeko.

Zeren eta elkarrekin indartsuagoak gara eta urrunago iristen gara!

Komunitateak espazio publikoak eta pribatuak eskaintzen ditu. Haietan honako hauek egin ahal izango dituzu:

  • Erakundeak bilatzailearen eta erakundeen maparen bidez ezagutu (publikoa). Direktoriora joan.
  • Komunitatearen barruan dauden erakundeen profila ikusi (publikoa).
  • Zure profila erakunde gisa sortu, nor zaren eta zer egiten duzun erakusteko (erregistratutako erakundeentzat soilik).
  • Beste erakundeekin harremanetan jarri mezu zuzenen bidez eta lan- edo eztabaida-taldeak sortu (erregistratutako erakundeentzat soilik).
  • Laster: postak igo besteekin ideiak, edukiak, kanpainak, ekintzak, eskaerak eta ekarpena egiten duen edozer partekatzeko (erregistratutako erakundeentzat soilik).

Komunitatearekin espazio seguru bat sustatu nahi dugu; horregatik, sare sozialaren parte izateko beharrezkoa da zure erakundea erregistratzea (3 minutu besterik ez dira) eta Komunitateko arauak zorrotz betetzea.

Nire erakundea erregistratu

FAQ

Zalantzarik duzu? Hemen dituzu maiz egiten diren galdera batzuk.